24 lagun joan ginen. 24 ausarta. bezperako eguraldia kontutan hartzen badugu ez dago gaizki. 20 lagun ibilbide luzea egin genuen eta beste 4 ibilbide motza.
Elurra barra barra egin zuen larunbatean. Adi mendi-lepoan 4-5 zentimetrokoa eta Adi gailurrean ia 50 zentimetroko altuera hartzen zuen.
Eguraldia eskasa baina ez zigun haibeste euririk bota. Eguzkia ere ikusi genuen tarte batzuetan argazkietan ikusten den bezala.
 |
Adi mendi-lepoan Adi mendia igotzeko nola egingo genukeen pentsatzen. |
 |
Behin erabakia hartuta Adi mendi gailurrerantz. |
 |
Adi menditik jaisten ahal zen moduan. |
 |
Sorogainera iristeko pago ederren artean. |
 |
Sorogain aldean baso barrena. |
 |
Odiako kartela |
 |
Sorogaineko zaldiak. |
 |
Sorogainetik igotzen eta atzean ezker aldean Adi eta eskubi aldean Iturrunburu |
No hay comentarios:
Publicar un comentario