EUSKAL HERRIKO BIRA 52. ETAPA: SANTA GRATZI-MONTORI



Kaixo lagunak!

2019ko irailean Euskal Herriko Bira jarraituko dugu 51. etaparekin(Sta Engratzi-Montori). Irailaren 15ean egingo dugu.

Etapa 15 kilometro du eta sei ordu eta erdi inguru iraungo du. B aukera ere dago. Beti bezala goizeko 7:30etan eta Trintxerpeko Dax tabernaren parean geldituko gara.

Hilabetero ohi denez, autobusa handia edo txikia alokatzeko zenbat izango garen jakin behar dugu. Horregatik ahalik eta azkarren izena ematen baduzue askoz errazagoa izango da guretzako.

Este año 2019, el 15 de septiembre seguiremos la Euskal Herriko Bira con la 51 etapa entre Sta Engratzi y Montori.

La etapa tiene 15 kilómetros y una duración de unas 6 horas y media. También hay posibilidad de hacer una marcha más corta. Como es costumbre, quedaremos a las 7:30 de la mañana delante del bar Dax de Trintxerpe.

Como siempre, para saber si tenemos que alquilar el autobús pequeño o el grande tenemos que saber cuántos vamos a ser de la partida. Por ello os pedimos que cuanto antes os apuntéis para facilitar nuestro trabajo.

EUSKAL HERRIKO BIRA
52. ETAPA: SANTA GRATZI-MONTORI
0:00`SANTA ENGRATZI (570m).
Etapari ekiteko, aparkalekutik hilerrirantz abiatuko gara. Hilerrira iritsi baino lehentxeago ezkerrera hartuko dugu, beste errepide batetik. Kilometro 1 egin ondoren, errepidea utzi, eta ezkerreko bidea hartuko dugu, eta bide horretatik hasiko gara igotzen. Hemendik mendi bat inguratzen hasiko gara, berriz ere errepidera iritsi arte. 800 metro aurrerago asfaltoa utziko dugu berriz, eta lasterbide bat hartuko dugu landa-zeharka, errepidez egiten den ibilbide luze bat saihestearren; Issarbeko eski-estaziora iritsiko gara.
2:30`ISSARBEKO ESKI-ESTAZIOA (1.447m).
Estaziora iritsi ondoren, atsedenaldi txiki bat egingo dugu hamaiketakoa egiteko. Berriz ere ekingo diogu bideari, jaitsiera arinean, eta baso batean sartuko gara. 5 bat kilometroren ondoren, Dulon herrira iritsiko gara, eta zuzenean Pic de Arridoirantz abiatuko gara. Magalera iristean, hura inguratuko dugu, magalaren iparraldera iritsi arte, han beste bide bat hartuko dugu, 3 kilometro ingurukoa, eta bide horrek Montorira eramango gaitu.
6:15`MONTORI (277m).
Etaparen amaiera.

Oharra: Ibilbidearen denboran ez dira sartzen atsedenaldiak, ez hamaiketakoarena eta ez bazkariarena (ibilbidean bazkalduz gero).


EUSKAL HERRIKO BIRA
52. ETAPA: SANTA GRATZI-MONTORI


0h 00`SANTA GRATZI (570m).
Comenzaremos la etapa saliendo desde el parking hacia el cementerio. Justo antes de llegar al cementerio nos desviaremos a mano izquierda por otra carretera. Después de 1 kilómetro dejaremos la carretera para tomar un camino a la izquierda por el que empezaremos el ascenso. Desde aquí comenzaremos a bordear un monte para nuevamente alcanzar una zona de carretera. 800 metros más adelante volveremos a dejar el asfalto para coger un atajo campo a través para así ahorrarnos un largo trayecto por carretera y alcanzar la estación de esquí de Issarbe.
2h 30`ESTACION DE SKI DE ISSARBE (1.447m).
Una vez hayamos llegado a la estación haremos un pequeño descanso para tomar el hamaiketako. Emprenderemos la marcha ya en ligero descenso adentrándonos en un bosque. Unos 5 kilómetros después llegaremos al pueblo de Dulon y nos dirigiremos directamente al Pic de Arridoi. Una vez lleguemos a la falda, la bordearemos hasta la parte norte de la misma para enlazar con otro camino de unos 3 kilómetros que nos llevará hasta Montori.
6h 15`MONTORI (277m).
Final de la etapa.


P.D: En el tiempo del recorrido no están incluidos los descansos del hamaiketako, ni el de la comida en el caso de que comamos en lo que dure la travesia.