IBAIZABAL IBAI ARROA 9.ETAPA GALLARTU LAUDIO


Kaixo lagunak!

Dakizuenez, iazko urriaren 28an Mikel Salazar hil zen. Orain arte Trintxer mendi taldeak, Trintxer mendi taldeko hildako kideei egin die bezala, 2017ko urtarrilaren 22rako bai mendian, bai egingo dugun bazkarian agurra emango diogu.
Ibaizabal ibai arroaren 9. etapa honetan Gallartutik abiatuko gara Laudiora iristeko.
14 kilometro inguru izango dira, lau ordu inguru ibiltzeko. Aukera dago Laudio herritik buelta bat emateko.

Beti bezala, izena emateko epea urtarrilaren 16n bukatuko da.

Ondo segi!

Trintxer mendi taldearen arduradunak


IBAIZABAL IBAI ARROA
9. ETAPA: GALLARTU (BIKOTZGANE GAINA)-LAUDIO


0:50´Arrugaeta (669 m). Pistatik jarraituko dugu Axpelada gaina atzean utzita, eta Arrugaetako gainera iritsiko gara. Bertatik bista ederrak daude.
2:00´Untzueta (770 m). Mendi tontorretik aurrera jarraituko dugu Arrizuriganatik eta Aspurutik igaroz, Gorbea mendiaren ikusgarriko bistak ezkerraldean ditugula, harik eta Untzuetara iritsi arte. Bertan egingo dugu lehenengo geldialdia hamaiketakoa egiteko.
3:30´Laudio (130 m). Untzuetatik mendebalderantz joko dugu pista batetik zehar. Berehala elkartuko gara desnibel negatibo gogorra (600 m) duen bidezidor batekin, eta bertatik zuzen-zuzenean joango gara Laudiora.


IBAIZABAL IBAI ARROA
9. ETAPA: GALLARTU(ALTO DE BIKOTZGANE)-LAUDIO


0h 00´Alto de Bikotzgane (552 m.). Dejamos el parking del alto de Bikotzgane y descendemos por la carretera unos 50 metros. Tomaremos la primera pista a la derecha hasta ascender al alto de Axpelada.
0h 50´Arrugaeta (669 m.). Seguiremos por la pista tras dejar atrás el alto de Axpelada y llegaremos a la cima de Arrugaeta desde donde podremos disfrutar de unas vistas maravillosas.
2h 00´Untzueta (770 m.). Avanzaremos por la cresta del monte pasando por Arrizurigana y Aspuru, teniendo en todo momento unas vistas magníficas a nuestra izquierda del monte Gorbea, hasta llegar a Untzueta. Allí haremos nuestra primera parada para hacer el hamaiketako.
3h 30´Laudio (130 m.). Saldremos de Untzueta hacia el Oeste siguiendo una pista. Rápidamente enlazaremos con una senda de un fuerte desnivel negativo(600 m) que nos llevará directamente a Laudio.