MAIATZAK 23. EUSKAL HERRIKO BIRA: BURGI-ANSÓ



       Euskal Herriko Bira(47. etapa)
            BURGI- ANSÓ (17KM)

Etapa 17 kilometro du eta lau ordu eta erdi inguru iraungo du. Beti bezala goizeko

7:30etan eta Trintxerpeko Dax tabernaren parean geldituko gara. "b" etapa egiteko aukera izango dugu.

 Hilabetero ohi denez, autobusa handia edo txikia alokatzeko zenbat izango garen jakin behar dugu. Horregatik ahalik eta azkarren izena ematen baduzue askoz errazagoa izango da guretzako.


EUSKAL HERRIKO BIRA
47. ETAPA: BURGI-ANSO
0h 00`BURGI (631 m). Ezker okindegitik hasiko dugu etapa, Esca ibaia zeharkatu, eta ezkerretara dugun pista hartuko dugu. Pista hartu bezain laster, ekialderantz igotzen hasiko gara, 3 kilometro inguru, eta 400 metroko desnibela igoko dugu. Hortik aurrera, hurrengo 3 kilometroetan bidea laua izango da, etxola batzuetara iritsi arte.
2h 15`ETXOLAK (1.050 m). Hemen geldialdia egingo dugu, hamaiketakoa egiteko. Baso batean barneratuko gara, eta etengabe ibiliko gara Nafarroa eta Aragoi probintzien artean, batetik bestera, Argaraieta tontorrera iritsi arte.
4h 00`ARGARAIETA (1.264 m). Behin Argaraietara iritsi ondoren, geldialdia egingo dugu bazkaltzeko eta indarrak hartzeko. Ekialderantz begiratuz gero, Pirinioen ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Ondoren, GR15etik beherako bideari ekingo diogu, Fagorantz, Aragoiko probintzian sartuko gara. 
argaraieta (1264 mt)
 
5h 30`FAGO (888 m). Fagora iristean, GR15 bidearen markei jarraituko diegu, errepidearekiko paralelo doan Fagoko trokartetik. Kilometro baten ondoren, muino batera igoko gara, eta handik Ansorantz jaisten hasiko gara Ezpelako trokartetik.
6h 45`ANSÓ (860 m). Euskal Herriko biraren 47. etaparen amaiera.


  • Ibilbidearen denboran sartuta daude hamaiketakoa egiteko eta bazkaltzeko tarteak..
  • Etxetik eraman behar dugu jan-edana, otorduak mendian egingo ditugu eta.




EUSKAL HERRIKO BIRA
47.ETAPA: BURGI-ANSO

0h 00`BURGI (631m). Empezaremos la etapa desde la panadería Ezker cruzando el río Esca y tomando la pista que nos queda a mano izquierda. Tan pronto como cogemos la pista, comenzaremos a ascender en dirección Este unos 3kiIómetros acumulando 400 metros de desnivel positivo. A partir de aquí el camino durante los próximos 3kilómetros será llano hasta llegar a unas casetas.
2h 15`CASETAS(1.050m). Aquí haremos un alto en el camino para comer el hamaiketako. Continuaremos la marcha adentrándonos en un bosque el cual nos hará cruzar continuamente entre las provincias de Navarra y Aragón, así hasta alcanzar la cima de Argaraieta.
4h 00`ARGARAIETA(1.264m). Una vez lleguemos a Argaraieta pararemos para comer y recargar fuerzas con las impresionantes vistas que tendremos de los Pirineos si miramos hacia el Este. Seguidamente emprenderemos la bajada por el GR 15 hacia Fago adentrándonos en la provincia de Aragón.
5h 30`FAGO(888m). Al llegar a Fago seguiremos las marcas del GR 15 que nos llevaran por el barranco de Fago paralelo a la carretera. Después de 1 kilómetro aproximadamente ascenderemos a una loma y comenzaremos el descenso hacia Ansó por el barranco de Ezpelá.
6h 45`ANSÓ(860m). Final de la etapa nº47 de Euskal Herriko bira.




  • En el tiempo del recorrido está incluido el hamaiketako y la comida.
  • Hay que llevar comida de casa ya que comeremos en el monte.