IBAIZABAL IBAI ARROA 3.ETAPA:ASTOREKAGOIKOA (LARRABETZU)-ALTO DE MUNIKETA (ASTEI)


IBAIZABAL IBAI ARROA

3.ETAPA:ASTOREKAGOIKOA (LARRABETZU)-ALTO DE MUNIKETA (ASTEI)


   

Kaixo lagunak!


Dakizuenez, aurtengo lehenengo lau hilabeteetan Trintxer mendi taldeak

Ibaizabal ibai arroa ren etapak egiten ari gara. Hurrengo etaparako,

martxoaren 15erako hain zuzen (3. etapa: Astorekagoikoa

(Larrabetzu)-Alto de Muniketa (Astei) Zornotzako elkarte batean

bazkaria antolatu nahi dugu. Etapak lau ordu inguru iraunduko du.

Mendiko etapa eta bazkarira etorri nahi izanez gero izena ematea

ezinbestekoa da. Izena emateko epea martxoaren 10ean bukatuko da.

Ahalik eta azkarren izena ematea eskatzen da, autobusa txikia edo

handia eskatzeko. Prezioa: 15,00€-18,00€ inguruan. Menua : sorpresa.


Izena emateko:


e-mail: trintxermenditaldea@gmail.com

telefonoz: 679233660 eta 943390721

Anima zaitezte eta etorri gurekin mendira


Besterik gabe, ondo segi!


Trintxer mendi taldearen zuzendaritza


Kaixo lagunak!

Como ya sabeis este año, los primeros cuatro meses del año los vamos a

dedicar a hacer varias etapas de la cuenca del río Ibaizabal.

Para la próxima etapa(3. etapa: Astorekagoikoa (Larrabetzu)-Alto de

Muniketa (Astei)) el domingo 15 de marzo Trintxer mendi taldea quiere

organizar una comida finalizada la etapa en una sociedad de Zornotza.

La etapa durará unas cuatro horas. Si quereis venir a la etapa y a la

comida es imprescindible apuntarse. El plazo para apuntarse acaba el

10 de marzo. Se pide apuntarse lo antes posible para saber si coger el

autobús pequeño o el autobús grande. El precio andará entre los

15,00€-18,00€ y el menu será sorpresa.


Para apuntarse:


e-mail: trintxermenditaldea@gmail.com

Telefono. 679233660 y 943-390721

Animaos  y venid con nosotros al monte


Trintxer mendi taldearen zuzendaritza





0h 00` Astorekagoikoa (218 m.). En el kilómetro 17,3 de la carretera BI-2713 entre Larrabetzu y el alto de Morga, y junto a la entrada al vertedero de Atxispe. Ascenderemos por la carretera hacia el Nordeste en dirección al alto de Morga que alcanzaremos unos 1,6 kilómetros después.

0h 25` Alto de Morga (327 m.). Muga de Morga y Larrabetzu. En el mismo alto y a la izquierda de la carretera existe una villa o caserío y un poco antes de llegar a ella y a la derecha de la carretera salen dos pistas. Una asfaltada baja hacia el Este al barrio de Eskerikas y la de la derecha sin asfaltar sube hacia el monte Bizkargi dirigiéndose hacia el Sureste por una ancha pista. El camino-pista siempre en ascenso nos lleva a la cima.

1h 05` Bizkargi (555 m.). Ermita de Santa Kurtze en la misma cima. Seguiremos hacia el Este-Sureste siguiendo el bien marcado camino que baja cresteando por el bosque hasta llegar a terreno despejado, a un collado que precede a Arburu y al que subiremos enfilando hacia el Sureste.

1h 35` Arburu (550 m.). Volveremos sobre nuestros pasos dirigiéndonos hacia el Noroeste al precedente collado (497 m.) y desde aquí bajar hacia el Este-Sureste para enlazar rápidamente con la pista principal que baja de Bizkargi y que después de pasar por el barrio de Zabalagoikoa nos desciende al collado de Autzagane.

2h 25` Autzagane (230 m.). Desde aquí, bajar unos 200 metros por la carretera en dirección a Zornotza y tomar a la izquierda junto a una especie de área de parking, una pista asfaltada que asciende hacia el Norte paralela a la carretera general y en la que hay un disco de prohibición a vehículos de más de 26 toneladas. La pista sigue hasta la altura de Autzagane, para doblar aquí 90º a la derecha y ascender suavemente siguiendo la línea de cresta que se dirige hacia el Sureste. Después de rebasados varios caseríos, el camino se introduce en el bosque para no salir a terreno despejado hasta llegar a la carretera. ¡Atención! Seguir siempre la pista que va hacia el Sureste.

3h 25` Carretera BI-3332 (310 m.). Ascenderemos por la derecha de la carretera hacia el alto de Muniketa y un kilómetro más adelante, después de rebasar varias casas del barrio de Muniketa, justo después de pasar un bonito caserío a la izquierda de la carretera y cuando se inicia la curva de 90º a la derecha, entramos a la izquierda por una pista con marcas de PR que se dirige hacia el Este y unos 500 metros más adelante nos sitúa en el restaurante Astei.

3h 50` Restaurante-Casa Rural Astei (340 m.). Amplio parking. Carretera BI-3222 a Urrutxurtu y Munitibar.
IBAIZABAL IBAI ARROA
3.ETAPA: ASTOREKAGOIKOA (LARRABETZU)-MUNIKETAKO GAINA (ASTEI)

0:00 Astorekagoikoa (218 m). BI-2713 errepidearen 17,3. kilometroan, Larrabetzu eta Morga artean, eta Atxispeko hondakindegiaren sarreran. Errepidetik igoko gara ipar-ekialderantz, Morgako gainerantz. 1,6 kilometro eginda iritsiko gara bertara.

0:25 Morgako gaina (327 m). Morga eta Larrabetzuren arteko muga. Gainean bertan, errepidearen ezkerraldean etxe edo baserri bat dago, eta bertara iritsi baino lehentxeago, errepidearen eskuinaldean bi pista irteten dira. Pista horietako bat asfaltozkoa da eta ekialderantz jaisten da, Eskerikas auzora. Eskuinekoa asfaltatu gabeko pista da, zabala, eta Bizkargi mendira igotzen da hego-ekialderantz. Gorantz doan bide edo pistak tontorreraino eramango gaitu.

1:05 Bizkargi (555 m). Santa Kurtze ermita dago tontorrean. Ekialde-hegoekialderantz jarraituko dugu, ondo markatutako bideari jarraiki. Bidea gailur-lerrotik jaisten da basoan barrena, eremu ireki batera iritsi arte, Arburu aurreko lepo batera; gero hego-ekialderantz igoko gara Arburura.

1:35 Arburu (550 m). Atzera itzuliko gara ipar-mendebalderantz, aurreko lepora (497 m), eta handik ekialde-hegoekialderantz jaitsiko gara; laster aurkituko dugu Bizkargitik jaisten den pista nagusia. Pista horretatik jarraituko dugu eta, Zabalagoikoa auzotik pasa ondoren, Autzaganeko lepora jaitsiko gara.

2:25 Autzagane (230 m). Hemendik abiatuta, 200 bat metro jaitsiko gara errepidetik Zornotzarantz, eta ezkerraldean, aparkaleku moduko bat dagoen lekuan, asfaltozko pista bat hartuko dugu. Pista hori iparralderantz igotzen da, errepide nagusiaren paralelo. Pista horretan badago debeku seinale bat 26 tonatik gorako ibilgailuentzat. Pista Autzaganeraino doa, han 90ºko bira egiten du eskuinera, eta poliki-poliki gora doa, hego-ekialderantz doan gailur-lerroari jarraiki. Baserri batzuetatik pasa ondoren, bidea basoan sartzen da, eta errepidera iritsi arte ez da basotik ateratzen. Adi! Jarraitu beti hego-ekialderantz doan pistari.

3:25 BI-3332 errepidea (310 m). Errepidearen eskuinaldetik Muniketa gaineraino igoko gara, eta kilometro bat aurrerago, Muniketa auzoko etxe batzuk atzean utzi eta gero, errepidearen ezkerraldean dagoen baserri polit bat pasa ondoren, eta eskuineranzko 90ºko bihurgunearen hasieran PR markak dituen pista batera sartuko gara ezkerrera. Pista hori ekialderantz doa, bertatik 500 metro egin ondoren Astei jatetxera helduko gara.

3:50 Astei jatetxea eta landetxea (340 m). Aparkaleku handia. BI-3222 errepidea, Urrutxurtu eta Muntibarren artekoa.