XXI. IBILALDI NEURTUA ETA BAZKIDE EGUNA . URRIAK 27

 

    Lagun agurgarria:

 

            Hogeita hamahiru urte egingo ditu aurki TRINTXER MENDI TALDEAK eta Mendiola-Ulia Ibilaldi neurtuak hogeita hamaika urte beteko ditu. Urtemuga ospatzeko gure ohiko ibilaldi neurtua “MENDIOLA-ULIA” izenekoa eta bazkaria urriaren 27-rako antolatu ditugu.

 Aurten, urriaren 27an garrantzi handiko zita dugu. Egun aproposena da Trintxer mendi taldearekin konpartitzeko eta ospatzeko egun berezi honetan. Horregatik zurekin kontaktuan jartzen gara, urriaren 27an bai ibilaldi neurtuan parte hartzeko, bai Trintxer elkartean egingo dugun bazkarira etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Bazkaltzeko lekua aurretik erreserbatu behar da eta bazkarira etortzeko 25,00€ ordaindu behar da. Egun horretako egitaraua osatzen ari gara, baina laster informazio osoa jasoko duzue.

         Ibilaldian izena emateko zerrenda batzuk jarriko dira TRINTXER ELKARTEA-n. Bazkarirako 80 toki  dugu. Aldez aurretik deitzea edo e-mail bidaltzea ezinbestekoa da lekua erreserbatzeko.Tel : 679233660 edo e-maila: trintxermenditaldea@gmail.com

         Mesedez ibilaldi neurtuan izena ematerakoan zer ordutan aterako zareten adierazi, antolatzaileen lana errazteko. Ahalik eta azkarren izena ematea eskatzen dizuegu. Gogoratzen dizuegu bazkarira etortzeko izen-emateko azken eguna urriaren 20a izango dela. 

Urriaren 27an, igandean, ibilaldian eta bazkarian elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan.

 

Trintxer Mendi Taldearen zuzendaritza





 Estimado/a amigo/a:

         Dentro de muy poco tiempo Trintxer Mendi Taldea cumple 33 años y la marcha regulada Mendiola-Ulia celebra su treinta y un aniversario. Para celebrar la efeméride hemos organizado como de costumbre nuestra marcha regulada “MENDIOLA–ULIA” para el día 27 de octubre. Es el día idóneo para celebrar y compartir esta efeméride con Trintxer mendi taldea. Es por ello que nos ponemos en contacto contigo para que participes tanto en la marcha regulada como para que vengas a la comida que se celebrará en Trintxer elkartea. Para venir a la comida hay que reservar con antelación. El programa para ese día no está finalizado todavía. Pronto os informaremos con todo detalle.

         Para la marcha regulada se pondrán listas en TRINTXER ELKARTEA. Para la comida solo hay  80 plazas. Es imprescindible para reservar sitio llamar por teléfono o mandar un e-mail. Tel: 679233660, y e-mail: trintxermenditaldea@gmail.com.

         Por favor, al apuntarse a la marcha regulada hay que señalar la hora de salida, ya que nos facilita el trabajo de los organizadores. Os pedimos que os apuntéis lo antes posible. Os recordamos que para apuntarse a la comida el último día es el 20 de octubre.

        



Esperando que nos veamos en la marcha regulada y en la comida del día 27 de octubre, se despide la dirección de…

 

                                                              Trintxer Mendi Taldearen zuzendaritza

Euskal Herriko bira. 58. etapa (Baiona-Getari) 20 km

 

Kaixo lagunak!

 

Trintxer mendi taldeak Euskal Herriko birako 58. etapa (Baiona-Getari) 2024ko urriaren 20an egingo du. Euskal Herriko Bira 2009ko urtarrilean hasi ginen eta aurten gelditzen zaizkigun etapak bukatu nahi ditugu berriro Trintxerpera iristeko.

Mendizaleok Trintxerpen dagoen Dax tabernaren parean goizeko 7:30etan geldituko gara. Iparraldeko Baiona-ra joateko autobusa hartuko dugu, eta hortik Getari-ra oinez iritsiko gara.

Ibilaldi honek 20 kilometro inguru ditu. Ibilaldi osoa egiteko bost bat ordu inguru iraunduko du. Bazkaltzera Trintxerpera itzuliko gara. Informazio gehiago nahi izanez gero 679-233660 telefono zenbakira deitu dezakete interesatuek.

Horretarako ahalik eta azkarren izena ematen baduzue askoz hobe guretzako. Aurten Euskal Herriko Birako gelditzen zaizkigun etapak egiteko autobus txikia hartuko dugu.

Etapa hau burutzeko, Iparraldeko Baiona-ra joateko  50 minutu autobusean dugu. Gero Trintxerpera itzultzeko bakarrik 40 minutu  behar dugu.

 

Ondo segi,  eta gurekin etorri mendira!


 



Kaixo lagunak!

 

El próximo 20 de octubre de 2024 Trintxer mendi taldea ha preparado la 58ª etapa dentro de la vuelta integral a Euskal Herria entre Baiona y Getari.

Saldremos de Trintxerpe (enfrente del bar Dax) a las 7:30 de la mañana en autobús hasta el pueblo de Iparralde Baiona y de allí iremos andando hasta Getari.

Esta marcha tiene unos 20 kilómetros. Calculamos unas cinco horas para la salida montañera. Volveremos para comer en Trintxerpe. El que quiera más información puede llamar al número de teléfono 679-233660.

Para ello os pedimos que os apuntéis lo antes posible para agilizar nuestro trabajo. Este año tomaremos el autobús pequeño para llevar a cabo las etapas que nos quedan de la Euskal Herriko Bira.

Para realizar esta etapa necesitamos 50 minutos de autobús para ir a Baiona. Para regresar de Getari a Trintxerpe necesitamos solamente unos 40 minutos.



 Ondo segi, y ven con nosotros al monte!