EUSKAL HERRIKO BIRA 44. ETAPA: SAN ISIDRO DEL PINAR-TORRE DE PEÑA

Kaixo lagunak!
Hona hemen Trintxer mendi taldeak hurrengo azaroaren 19-rako
prestatu duen ibilaldia:
Trintxer mendi taldeak Euskal Herriko birako 44. etapa ( San Isidro del
Pinar-Torre de la Peña 2017ko azroaren 19an egingo du.
Mendizaleok Trintxerpen dagoen Dax tabernaren parean goizeko
7:30etan geldituko gara. San Isidro del Pinar-era joateko autobusa
hartuko dugu, eta hortik Torre de la Peña-ra oinez iritsiko gara.
Ibilaldi honek 23 kilometro inguru ditu eta 5 ordu eta erdi inguru du.
Informazio gehiago nahi izanez gero 943-390721 edo 679-233660
telefono zenbakitara deitu dezakete interesatuek.
Horretarako ahalik eta azkarren izena ematen baduzue askoz hobe
guretzako. Beti bezala autobus txikia edo handia alokatzeko aurretik
jakin behar dugu.

"B" ETAPA EGITEKO AUKERA DAGO (2KM GUTXIAGO ETA 300 MKO DESNIBELA )
HAY POSIBILIDAD DE HACER ETAPA "B" (2 KM MENOS Y 300 MTS DE DESNIVEL) 
Kaixo lagunak!
Aquí os mando la marcha que Trintxer mendi taldea ha preparado
para el 19 de noviembre de 2017.
El próximo 19 de noviembre de 2017 Trintxer mendi taldea ha
preparado la etapa San Isidro del Pinar-Torre de la Peña dentro de la
vuelta integral a Euskal Herria que ahora estamos realizando.
Saldremos de Trintxerpe (enfrente del bar Dax) a las 7:30 de la
mañana en autobús hasta San Isidro del Pinar y de allí iremos
andando hasta la Torre de la Peña .
Esta marcha tiene unos 23 kilómetros. El que quiera más información
puede llamar a los teléfonos: 943-390721 ó 679-233660.
Para ello os pedimos que os apunteis lo antes posible para agilizar
nuestro trabajo. Como siempre tenemos que saber si alquilar el
autobús pequeño o el grande.
Ondo segi!
Gorka Lopez de Alda
Trintxer mendi taldeko arduradun
EUSKAL HERRIKO BIRA
44. ETAPA: SAN ISIDRO DEL PINAR-TORRE DE PEÑA



0h 00` SAN ISIDRO DEL PINAR (435 m.).
  Zeharkaldia San Isidro del Pinar-en hasiko dugu NA-534
errepidetik, aurreko etaparen aurkako norabidean, eta ezkerrera gelditzen zaigun lehen pista hartuko dugu.
Bigarren bidegurutzeraino zuzen jarraituko dugu, eta han ezkerretara hartuko dugu, jarraian Bardeako kanala
zeharkatzeko. Kanala igarotakoan, eskuineko bidera aldatuko gara eta Ipar-ekialdera hartuko dugu eta lau bat
kilometro egingo ditugu Petricos Baserrira iristeko.
1h 35` CASERIO DE PETRICOS (525 m)
Gutxi gorabehera 300 bat metrora beste baserri batekin egingo
dugu topo, eta handik eskuineko bidera aldatuko gara eta handik zuzen Val de Pintanés-era joango gara
basogune bat zeharkatuz Peñako Dorreko Aurrietara heltzeko. 
3h 20` RUINAS TORRE DE PEÑA (844 m)
Peñak Aragoiko erresumarekiko muga-kontrol eta talaia
egitekoak bete zituen. Aldez aurretik Antso Handiak gaztelu bat eraiki zuen han XII. mendean, Nafarroa
Islametik defendatzeko. Esan ohi da arabiarrak Peñan sartzera iritsi zirela baina ez zutela inoiz lortu gotorleku
hartuezin hura konkistatzea. 1434an Juan II.ak Ezpeletako Beltrani eman zion eta jaurerri izatera heldu zen.
Ordurako amaituak ziren Aragoirekiko borrokak eta jada ez zen hain garrantzizkoa defentsa, eta horregatik
harresiak desmuntatu eta egun aurrietan dauden etxeak eraikitzeko berrerabili ziren.
Gazteluaren ondotik, zeinaren dorrea XVI. mendean desmuntatu zen, eraikinik zaharrena eliza da, Tourseko
San Martini eskainia. Tenplu hau XII. eta XIII. mendeetan eraiki zen zaintze dorre batetik abiaturik. XX.
mendearen lehen zatian artean bizi ziren ehun bat lagun bertan, nekazaritzan eta abelazkuntzan aritzen
zirenak. Basoak gainera ehiza eta egurra eskaintzen zuen tokikoen premiak betetzeko, gehienetan jaurerri
zaharreko jabeen enplegatuak. Herria, azkenik, abandonatua gelditu zen 1955ean.
ERMITAUA: Herri zaharra jenderik gabe geratu eta hamar urtera, jatorri belgikarra zuen fraide batek baimena
eskatu zuen han ermitau gisa bakardadean bizitzeko. Han iraun zuen fraide domingotarrak urte batzuetan ur
eta argirik gabe, leku hartako zaindari espiritual gisa. Fraideak zerbait behar zuenean zapi bat utzi ohi zuen
leihoan lotua, eta zaindariak egin ohi zuen mandatua; izan ere, bera urtean behin baino ez zen jaisten. Hala
egon zen urte batzuetan harik eta adinarengatik, eta izandako istripu bat zirela medio, herritik aldegitea
erabaki zuen arte.
KAPITAINAREN HILOBIA: 1943ko azaroaren 11n, Walker kapitainak eta haren pilotukide Crowek Frantziaren
Hegoaldea hegaldatu zuten Eltxoa hegazkinarekin, eta Okzitaniako Tolosa (Tolouse) inguruan aleman bateria
antiaereoek harrapatu zituzten. Walterrek Pirinioak gainditu eta Ebro haranaren lautadetan lurreratzea erabaki
zuen, hots, Espainian, zona neutrala Bigarren Mundu Gerran. Helburura heltzear zela, hegazkinak su hartu
zien eta jauzi egin beharra izan zuten. Lehenbizi pilotukide Crowek egin zuen, eta Sos del Rey Católicora erori
zen, eta salbatu ere; gero Walterrek egin zuen, baina hain zorte txarrarekin ezen bere jausgailua hegazkinaren
isatsarekin kateatu zen, eta Peñatik hurbil jo zuen lurra. Peñako bizilagunek, egun hartan San Martin patroia
ohoratzen zutenak, dena ikusi zuten elizatik irtetean. Berehala istripuaren lekura joan ziren eta komandante
ingelesari lur eman besterik ezin izan zuten egin tokiko hilerrian, non datzan harrezkero.

4h 00` PEÑA (1.069 m).  
Inor bizi ez den Peñako eremua ikusita, Peña mendira abiatuko gara, zeinak
Nafarroa eta Aragoiren arteko muga egiten duen. Zeharkaldiaren azken kilometroan pista alde batera utziko
dugu NA-534 errepidean sartzeko, eta handik gure ibilbidearen amaierara heltzeko.
5h 30` TORRE DE PEÑA (510 m). 
 Peñako Dorrerako jaitsierari ekingo diogu jendegabeko Peñatik igaroaz
eta lehen bidegurutzean eskuinera hartuko dugu eta horrek zuzenean herrira eramango gaitu Peñako sakana
gurutzatzen duen pistatik.

44. ETAPA: SAN ISIDRO DEL PINAR-TORRE DE PEÑA
0h 00` SAN ISIDRO DEL PINAR (435 m).  
Comenzaremos la travesía en San Isidro Del Pinar por la carretera
NA-534 en dirección contraria a la de la anterior etapa y tomaremos la primera pista que nos queda a mano
izquierda. Seguiremos recto hasta el segundo cruce donde giraremos a la izquierda para seguidamente
cruzar el canal de las Bardenas. Una vez cruzado el canal tomaremos el desvío de la derecha y avanzaremos
dirección Noreste unos 4 kilómetros para llegar al Caserio de Petricos.
1h 35` CASERIO DE PETRICOS (525 m)
A unos 300 metros aproximadamente nos encontraremos con otro
caserío desde el cual tomaremos el desvío de la derecha por donde iremos paralelos al Val de Pintanés
atravesando una zona boscosa hasta llegar a las Ruinas de Torre de Peña. 
3h 20` RUINAS TORRE DE PEÑA (844 m).  
Peña tuvo la función de control fronterizo y atalaya frente al
reino de Aragón. Previamente, Sancho el Mayor levantó aquí un castillo en el siglo XII para defender Navarra
frente al Islam. Se dice que los árabes llegaron a entrar en Peña pero no consiguieron conquistar nunca su
fortaleza inexpugnable. En 1434, Juan II lo donó a Beltrán de Ezpeleta y pasó a ser señorío. Para entonces
habían terminado las hostilidades con Aragón y ya no era tan importante la defensa, por lo que sus murallas
fueron desmontadas y reutilizadas para construir las casas que actualmente se encuentran en ruinas.
Después del castillo, cuya torre fue desmontada en el siglo XVI, el edificio más antiguo es la iglesia, dedicada
a San Martín de Tours. Este templo se construyó entre los siglos XII y XIII a partir de una torre de vigilancia.
En la primera mitad del siglo XX, aun vivían un centenar de personas dedicadas a la ganadería y a la
agricultura. El bosque ofrecía además caza y leña para completar las necesidades domésticas de los
lugareños, en su mayoría empleados de los propietarios del viejo señorío. El pueblo fue abandonado
finalmente en 1955.
EL ERMITAÑO: Diez años después del abandono del antiguo pueblo, un monje de origen belga pidió permiso para vivir allí en soledad como un ermitaño. Allí permaneció el fraile dominico durante varios años sin agua y
sin luz, como guardián espiritual de aquel lugar. El monje solía dejar un pañuelo atado a la ventana cuando
necesitaba algo y el guarda le hacía el mandado, ya que él solo bajaba una vez al año. Así estuvo varios años
hasta que debido a su edad y a un accidente que tuvo, le aconsejaron abandonar el pueblo.
LA TUMBA DEL CAPITÁN: El día 11 de Noviembre de 1943, el capitán Walker y su copiloto Crow,
sobrevolaban el Sur de Francia con su avión Mosquito cuando fueron alcanzados por baterías antiaéreas
alemanas en la zona de Toulous. Walter decidió entonces sobrepasar los Pirineos y aterrizar en las llanuras
del valle del Ebro, en España, zona neutral en la Segunda Guerra Mundial. Ya casi alcanzado su objetivo, el
avión se incendió y tuvieron que saltar. Primero lo hizo el copiloto, Crow, que cayó en Sos del Rey Católico, y
se salvó; luego saltó Walker, con tan mala suerte que su paracaídas se enganchó con la cola del avión y fue
arrastrado hasta estrellarse en las cercanías de Peña. Los vecinos de Peña, que honraban ese día a su
patrón San Martín, vieron todo al salir de la iglesia. Inmediatamente fueron al lugar del accidente y no
pudieron mas que dar cristiana sepultura al cadáver del comandante inglés en el cementerio de la localidad,
donde descansa desde entonces.
4h 00` PEÑA (1.069 m).
 Una vez visto el despoblado de Peña iniciaremos la ascensión al monte Peña que
hace de frontera entre Navarra y Aragón.En el último kilómetro de la travesía dejaremos a un lado la pista
para adentrarnos en la NA-534 que nos llevará directamente al punto final de nuestro recorrido.
5h 30` TORRE DE PEÑA (510 m).  
Iniciaremos el descenso hacia Torre de Peña pasando por el despoblado
de Peña y cogiendo el primer cruce a mano derecha el cual nos llevará directamente al pueblo por una pista
que cruza el barranco de Peña

No hay comentarios:

Publicar un comentario