XARETA OINEZ-POTTOKAREN BIDEA2.etapa: URDAZUBI-AINHOA-SARA

 


 Kaixo lagunak!


Hona hemen Trintxer mendi taldeak 2024ko martxoaren 17an prestatuko duen mendi irteeraren informazioa. 
Beti bezala, goizeko 7:30 etan Dax taberna parean geldtuko gara.

Aquí tenéis la información de la salida montañera que Trintxer mendi taldea preparará para el 17 de marzo de 2024.
Como siempre, nos vemos a las 7:30 en frente del bar Dax










XARETA OINEZ-POTTOKAREN BIDEA

2.etapa: URDAZUBI-AINHOA-SARA

 

Bigarren etapari hasiera emateko, San Salbatore monastegiaren ondotik abiatuko gara. Ugarana ibaia zeharkatu eta Iribere auzora zuzentzen den bidea hartuko dugu. Auzo honetan, baserri batzuk, landetxe pare bat, hiru iturri eta ikuztegi bat ikusiko ditugu. Dantxarirenarekin lotzen duen errepidean zehar emango ditugu hurrengo urratsak, baina hau berehala utziko dugu ezker aldetik ateratzen den lurrezko pista bat hartzeko. Ugarana errekaren paraleloan hedatzen den bide hau, Baztango Done Jakueren bidearekin bat egiten du.

Dantxarineara heldu baino lehen, bidea utzi eta Landibar auzora bideratuko gaituzte bide- seinaleek. Beherago ikusiko dugun bentetara jaitsiko gara lurrezko pista zehar.

Patxo Bentatik gertu dagoen zubitxo batek lagunduko digu Lapitxuloko erreka gainditzen, Urdazubi eta Ainhoako lurrek muga egiten duten toki berean.

Hemendik Ainhoaraino bidea gorabeheratsua gertatuko zaigu. Lehendabizi baso landatu berri bat zeharkatzen duen lurrezko bide pikotik igoko gara harrobira ailegatu arte eta gero, asfaltatuko errepide zabaletik jaisten hasiko gara gure eskuinera hedatzen den pista zabal batekin topo egin arte. Landibarzubi izena duen bide honek Ainhoara zuzentzen den errepide nagusira gerturatuko gaitu, baina eskuinera dagoen porlanezko bide batek maldan gora jarriko gaitu berriro. Beste harrobi txiki baten ondotik pasa eta Arrantzeko Ama Birddinaren( Arantzako Ama Birjina) kaperatik jaisten den bidearekin bat egingo dugu. Aldapan behera segi eta Ainhoara helduko gara.

Ibilbidearen azken zatia burutzeko, kale nagusia igaroko dugu, eta herritik atera gabe, errepide asfaltatu bat hartuko dugu(Dantxarineako bide zaharra). Pare bat kilometro bertatik bete eta gero, hau utzi eta GR-10aren trazadurarekin bat egiten duen bide balizatutik Urdazubi ibaiaren ondoraino jaitsiko gara. Honen paraleloan marrazten den bidetik aurrera egin eta hau zeharkatzen duen zubia igaroko dugu. D4 errepidea gurutzatu eta beste kilometro pare bat ibaiaren ondotik marrazten den pista zelaitik segituko dugu.

Erreka baten paraleloan doan lurrezko xenda barrena jarraitu, hau gainditzen duen zubia igaro eta pista zabalean zehar altuera irabazten hasiko gara. Berriro muga egiten duten lurretara igoko gara eta bertatik etxe, baserri eta bordez zipriztindutako paraje berde eta argietara helduko gara. Borda Aldeak auzoa atzean utzi eta altuera jaisten hasiko gara. Asfaltozko zatiak, lurrezko pista eta xendekin tartekatzen diren lur hauetan emango ditugu hurrengo minutuak, D306 errepide nagusiarekin bat egin arte.

Errepidea gurutzatu eta berehala, Sarako galtzadatik gorantz egingo dugu San Miguel otoizlekura iritsi arte. Puntu honetatik, aldapan behera egingo dugu San Isidro otoizlekuarekin bat egin arte. Hemendik herriraino geratzen zaigu tartea aski ezaguna dugu. Ibilaldi honen hasierarekin bat egiten du eta.




XARETA OINEZ-POTTOKAREN BIDEA

2.etapa: URDAZUBI-AINHOA-SARA

 

Para dar comienzo a esta segunda etapa, saldremos del monasterio de San Salbatore. Cruzamos el río Ugarana y tomaremos el camino que nos lleva al barrio de Iribere. En este barrio, veremos varios caseríos, un par de granjas, tres fuentes y un lavadero. Caminaremos nuestros pasos a través de la carretera que se une con Dantxarinea, pero pronto la dejaremos para coger por la izquierda una pista de tierra. Este camino va paralelo al río Ugarana, y se une con el camino de Santiago.

Antes de llegar a Dantxarinea, dejamos el camino y seguimos las señales que nos llevan al barrio de Landibar. Un poco más abajo veremos unas Ventas a las que bajaremos por una pista de tierra.

Cerca de la Venta Patxo un pequeño puente nos ayudará a atravesar el río Lapitxulo donde Urdazubi y Ainhoa hacen frontera.

De aquí a Ainhoa el camino es muy accidentado. Primero cruzaremos un bosque recién plantado y subiremos por una pista de tierra empinada hasta llegar a una cantera. Luego bajaremos por una pista asfaltada hasta encontrar una ancha pista. Este camino de nombre Landibarzubi nos acercará a la carretera principal que se dirige a Ainhoa. Después seguiremos a la derecha por un camino de cemento cuesta arriba. Pasamos por otra pequeña cantera y continuaremos por el camino que baja a la capilla de Arantzako Ama Birjina. Continuamos cuesta abajo y llegamos a Ainhoa.

Para acabar la última parte del recorrido, pasamos por la calle principal, y sin salir del pueblo, cogemos una carretera asfaltada(camino viejo de Dantxarinea). Andamos un par de kilómetros por ella y la dejamos para coger la GR-10 que nos bajará a las marcas al lado del río Urdazubi. Paralelos al río continuaremos y pasamos por el puente que cruza el río. Más adelante cruzamos la carretera D4 y seguimos unos dos kilómetros por una pista que va al lado del río.

Seguimos el río en paralelo por una senda de tierra, pasamos por un puente y seguimos caminando por una ancha pista. De nuevo nos adentraremos en unos parajes verdes y claros llenos de caseríos y bordas que embellecen el paisaje. Dejamos atrás el barrio Borda Aldeak y seguimos bajando. Seguiremos andando por partes de pistas asfaltadas, pistas de tierra y sendas varias hasta encontrarnos con la carretera principal D306.

Cruzamos la carretera y pronto iremos hacia arriba por la calzada de Sara hasta llegar al oratorio de San Miguel. Desde este punto continuaremos cuesta abajo hasta encontrarnos el oratorio de San Isidro. Desde aquí solo nos queda el camino que va hasta Sara y que coincide con el principio de este recorrido.



No hay comentarios:

Publicar un comentario